MENU
cartel-euskadi

Euskal selekzioko emakumezkoen selekzioak Durangon era Zornotzan jokatuko du

Fadurako CPT instalakuntzan gaur aurkeztu dute Basket Basque Tour 2016, non Durango eta Zornotzan jokatuko delarik, eta bertan Euskal selekzioko emakumezkoen selekzioak hiru taldeko txapelketa bat jokatuko du Venezuela eta Argentinaren aurka.

Ekitaldian Jon Redondo Jauna (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria), Arturo Aguado Jauna (Euskal Saskibaloi Federazioko Presidentea), Ruben Bueno Jauna (Euskal Kirol Federakuntzen Gerentea ), Jon Txakartegi Jauna (Euskadiko Hautatzailea) eta Iuelene Olabarria Anderea (selekzioko jokalaria) izan dira.

Venezuela Hegoamerikako txapelketako txapeldunordea da, izan ere orain egun batzuk amaitu da Barquisemeto hirian (Venezuela), eta bertan partida guztiak irabazi zituzten, finalean Brasilen aurka izan ezik. Hau da euren posturik onena, 2014 eta 1999 urteetan hirugarren postua erdietsi baitzuten. Orokorrean talde gaztea da, non Waleska Perez da izarra (iaz hemen jokatu zutenean lesionaturik zegoen), eta bataz beste txapelketan 17 puntu, 7.5 errebote eta 5.5 asistentzi eman zituen. Antolatzaile altua da, eta horri esker postu azkotan joka dezake. Kanpoaldean ere dira Roselis Silva (Liga Femeninan jokatu du aurten Rioja Añares ISBn) 10.5 pt, 5.5 errebote eta 2.8 asistentzi eman ditu, eta Ivaney Marquez,hegaleko jaurtitzaileak 13.2 pt, 5 errebote eta 2.8 asistentzi lortu ditu. Barruko jokoan dira Ana Roman, Ibaizabalen jokatu zuen, Yosimar Corrales 9.2 puntu eta Daniela Wallen 5 puntu eta 7.2 errebote.

Argentinari dagokionez, laugarren postuan amaitu dute Txapelketa, baina Edmontonen jokatutako FIBA Amerikan hirugarren postuan sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuko lehian Brasil mendean hartu eta gero.

Bertan aipatzekoa denboraldi honetan Gernikan jokatu duen Gisela Vega pibota 13.6 puntu, 8.6 erreboterekin. Kanpokaldean Liga Femeninan Zaragozan jokatu zuen Melisa Gretter 7.2 pt eta 5.4 asistentzi, baita Macarena Rosset 9 puntu eta 2.2 asistentzi eta Andrea Boquete hegalekoa 8.8 puntu. Barruko eta kanpoko jokoan aritu daiteke ere Victoria Llorente gaztea, aurten Gernikan aritu dena, eta selekzioarekin estreinakoz aritu denetik, aurten izan ditu minuturik onenak.

Euskal selekzioari dagokionez, Jon Txakartegi da hautatzailea, eta iaz Venezuela mendean hartutako talde antzekoa ariko da. Aipatzekoa da aurten CB Conquerorekin Erreginaren Kopa irabazi, eta Perfumerias Avenidarekin Liga Femenina irabazi duen Maria Asurmendi. Honi, IDK Gipuzkoa eta Gernika Bizkaiako hainbat jokalari gehitzen zaizkio, beste urte batez maila ona erakutsi dutenak hain zuzen ere.

 

Txapelketako egutegia

 

Ostirala, ekainaren 3ª, 19.30etan Landako Kiroldegian (Durango)
Euskadi – Venezuela

Larunbata, ekainaren 4a, 17.00etatik aurrera Larrea Kiroldegian (Zornotza)
Argentina – Venezuela

Igandea, ekainaren 5a, 12.00etatik aurrera Larrea Kiroldegian (Zornotza)
Euskadi – Argentina