MENU
GERNIKA-INF-FEM

Fase Finalak jokatuko dituzte asteburuan zehar Senior eta Haur Neskak

Fase Finalen bukaera iristen da asteburu honetan. Bi ekitaldi inportante: bata, Errendimendu Mailako Haur Neskek Gernikan jokatuko dutena, eta bestea Senior Nesken Kopa Bilboko Escolapiosen, 30 urtez geroztik honakoa azken edizioa izanik.

Senior Nesken Kopa

Azkeneko edizioa izango da aurtengoa, irekienetakoa gainera. Ligako txapeldun eta txapeldunordearen presentzia izan barik Beotibar Begoñazpi dugu faboritoen artean, titulu hau irabazten esperientzia duela aintzat hartuz.

Larunbata, maiatzak 21

17H: Informática Sopelana Ugesaski – Universidad de Deusto Loiola
19H: Beotibar Begoñazpi 86 – Dosa Salesianos B

Igandea, maiatzak 22

18H: Finala

Haur Nesken Errendimendu Maila

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 35 eskola-jokoetara sailkatzeko Bizkaiko txapelduna ezagutzea da helburua. Hura lortzearren lehiatuko dira lau talde Gernikako Maloste polikiroldegian. Hemen Gernika Txiki dugu faborito gisa, baina ez dira motz geratuko seguruenik Tabirako, Loiola edota Lauro bezalako partaideek.

Ostirala, maiatzak 20

18H: Loiola Indautxu – Lauro A

20H: Gernika Txiki – Tabirako Jesuitak

Larunbata, maiatzak 21

10,15H:Hirugarren postua
12,15H: Finala