MENU
LOIOLA-IND-JUN-FEM-CTO

San Isidrok Loiola Indautxuren ametsa zapuztu du

Sei puntu. Hura San Isidrok lortutako diferentzia -54-60- Loiola Indautxu dominak eskuratzeko borroka saihestuz. Taldea orain minduta egon arren, denboraldi ia ezinhobea egin dute eta konten egon behar dira aurreko momentu guztiak gogora ekarriz. CB Conqueroren aurka jokatuko dute falta zaien partidua ordea, Espainiako zazpigarren sailkatzen diren jakiteko.

Biek saskian eraginkortasun handirik izan gabe, ongi ibili ziren Alex Aurrerenak zonaldeko defentsan, errebotea ziurtatu eta baloiak berreskuratzeaz gain. Abantaila aberasgarria hirugarren laurdenari begira, 32-25.

Erritmoa mantenduz puntuazioak gora egin zuen Indautxuko nesken alde, 43-34. Konplikatuago bilakatu zen ordea euren jokalari altuenek, Irene Pérez eta Cristina Soriano baloiak jaso eta bigarren opzioak aprobetxatu orduko. Buelta eman zioten lehiari horri esker, eta fisikoki nekea pagatu zuten orduan bilbotarrak azken unera arte borrokatu arte. Hala ere eta esan bezala, bikain jardun dute urte osoan.