MENU
  • MUNGIA-CELEBRA-ASCENSO
  • MUNGIA-CELEBRA-SEMI
  • MUNGIA-CELEBRA-ASCENSO

Zorioneko igoera lortu du Mungiak eta bertan behera gelditu zitzaizkion aukerak Tabirakori EBA-rako bidean, finalaurrekoetan

Kutx eta pil igoera-maila jokatzen zuten bi talde bizkaitarrentzat. Izugarria Mungiak lortutakoa, finalaurrekoetan partidu on bat eginda eta ostera finalean Goierriren kontra biribilduz. Aldiz, Disdira Bitxitegiren aurka egin zuen topo lehen partidu nagusian Tabirakok eta ezin izan zuen hura gainditu.

BIGARREN MAILA NAZIONALA

Primeran taldeak burututako denboraldia. Sailkapen hoberena eskuratu zuen Liga Erregularrean batetik, eta bikain aritu da bi partidu erabakigarrienetan lehen mailan lehenbiziz egoteko.

Aloña Mendi hartu beharra zuten mendean finalaurrekoetan. Urduritasunez hasi arren, ez zuten ondorio larriegirik jasan, defentsan adi baitzeuden. Rojok bukatuko zuen ostera saskiraketa lehortearekin hiruko bat sartuta. Min egiten zuen DE la Iglesiasek barrutik eta kanpotik, baina hala ere orekaturik mantentzen ziren mungiarrak jokaldiak ongi landuta, atsedenean 23-27ko abantailaz baliatzeko. Gipuzkoarren erreakzioa iritsi zen orduan hirugarren laurdenean. Bere horretan jarraitzen zuen de la Iglesiasek baina pauso bat eman zuten aurrera García eta Larretxik aurkarien bultzada arintzeko. Gauzak horrela, 47-38ko markagailuarekin iristen ziren talde biek azken hamar minutuetara. Gipuzkoarren esperientzia nabaritu zen distantziak nolabait murrizteko, baina Rojok hiruko bat saskiratu eta lasaitasun nabarmena adierazi zuen horrek. Erasoan jardutako amaierako interpretazioek norgehiagoka gailentzera eraman zieten bizkaitarrei. Merezita zihoazen finalera hortaz.

Finalean, 67-70 izan zen Goierri Verkolen aurka erdietsitako emaitza. Nagusitasuna inposatu zuten lehen laurdenean haiek, horren amaieran 19-14ko abantaila bereganatuz. Kostata aurkitzen zuten Mungiakoek Saskiaren bidea eta deseroso egiten zitzaien bigarren laurdenaren erdialdera iritsita pairatutako 30-22, baina nolabaiteko erreakzioaz geroztik adierazgailu hura moldatu zuten atsedenera 36-31rekin heltzeko. Hobe hasi zen Mungia bigarren zatian baina lehenbiziko sentsazioak berreskuratu zituzten gipuzkoarrek oraindik hirugarren laurdena bukatuta aurretik segitzeko, 56-54. Berdinduta mantendu zen azken laurdena, emozioz betea. Bi minuturen faltan puntu bakarra zuten abantaila gisa Urretxukoak (64-63), eta puntu bakaneko saskiraketetan azkenik mungiarrak aritu ziren hobe behin betiko garaipena eskuratu eta lehen mailara igotzeko.

LEHEN MAILA NAZIONALA

Disdira Bitxitegiaren aurka tsi zuen Tabirako Baquék -72-69- eta EBAtik gertu gelditu dira aurten ere helburua lortu ezinik.

Primeran hasi egin zuten lehia durangarrak, Kepa Bordesen elkarren segidako hiru hirukoekin. Bakoitzak bere estiloa inposatzen zuen, baina gipuzkoarrek egoera okertzen zieten bizkaitarrei euren barneko jokalariak presionatuz. Orekatu zen partidua atsedenera iritsita, Anasagastiren hirukoak Tabirakori abantaila motza emanda, 31-35. Kolpea ematen zuten gerora durangarrek -32-41- baina azkarregi sartu ziren ‘bonus’ean eta guztiak saskiratu zituzten haiek. Zigorra areagotu zen baina gipuzkoarrek ateratako junior baten potentzialarekin, elkarren ondoko hainbat hiruko saskiratuz eta markagailuari itzulia emanez. Borrokari eutsi zioten kontraldetik bizkaitarrek Imanol Orue eta david Tudelaren eskutik, azken honek matea egin eta guzti. Bi puntuko desabantaila zuten une horretan Iskander de Diosen jokalariek. Bi puntu bakan zituzten gipuzkoarrek, lehena sartu eta bestea ez. Zortzi metrotik jaurti zuen Kepa Bordesek baloia azkeneko akzioan luzapena lortu nahian, baina asmatu ezinik ihes egin zitzaion finala Tabirakori.