MENU
mumbru-premio-endesa

Ligako boskotean kontsideratu dute Alex Mumbrú baita eta Endesa saria jaso ere

Badu zer ospatzeko Bilbao Basketen buruak. Denek onartu dute jokatutako denboraldi zoragarria. Alabaina, aintzat hartu dute urteko boskotean eta 2015-16ko Endesa saria entregatu zioten atzo bestalde. Zale, hedabide, entrenatzaile eta jokalariek hartzen dute Endesa ligako boskote hoberena urtez urte. Zehazki honetan, Real Madrileko Sergio Rodríguez, Laboral Kutxa Baskoniako Darius Adams, Dominion Bilbao Basketen Alex Mumbrú eta bbarne-eremuan jokatzen duten Valentzia Basketen Justin Hamilton eta Laboral Kutxa Baskoniaren Yoannis Bourousis. Bilbao Basketen partidu bakoitzeko saskiraketa gehien sartu dituen jokalaria izan da Mumbrú (15,1) eta Liga osoan bigarrena (13,8).

“Pozik eta eta harro sentitzen naiz neure buruarekin. Sari indibiduala izanda ere, ezin daiteke ahaztu talde-lanaz ari garela. Esker mila entrenatzaile, jokalari, fisioterapeuta, mediku eta bestelako kideei. Haien laguntza gabe ezinezkoa litzateke eguneroko jarduerari ekitea. Pozten naiz mundu guztiak dagokidan meritua aitortu izana. Datu estatistikoek nitaz hitz egiten badute ere, gainerako plantilaren lanari esekr izango ez balitz ez litzaizkidake puntu edota portzentaje altuagoak egokituko. Ezinbesteko xehetasunak izaten dira kantxan askotan garaipenak lortzeko, eta hura ordea ez da behar bezala saritzen.

Horrez gain, Felipe Reyes saritu zuten pasa den urtean Endesa golardoarekin, eta aurten Mumbrúri helarazi diote. Honekin, bosgarren urtea betetzen du sariak. ACBk azaldu bezala, lehia bakoitzean jokalariek aprobetxatutako energia saritzen da honen bitartez, jarrera, lidergo, eraginkortasuna, eskuzabaltasuna eta eraginkortasuna baloreetan oinarrituta. Horiek guztiak berarengan islatzen dira, ia 37 urte dituelarik eta kalitate berdintsua mantenduz.