MENU
cartel-campus-fede-201

Udan pentsa, 2016ko BizkaiaBasket Fundazioko Campusean pentsa

Denboraldiaren amaierarako planak egin ditzakezue hemendik aurrera, BizkaiaBasket Fundazioak, federazio eta Leioako Irlandesas Ikastolaren laguntzaz antolatutako udako Campusean apuntatzeko.

7 eta 14 urte bitarteko jokalari neska-mutilei zuzenduta dago. Egunak, ekainaren 22tik 30ra izango dira, 25 eta 26an deskantsatuz. horra saskibaloi eta aisiaz disfrutatzeko aste ederra. Zuzendaria Joxean Figueroa izango da beste behin, esperientzia nabarmeneko ACB Ligako tekniko ohia. Berak markatuko ditu kirol-arauak.

Badago irekita izena emateko epea, ekainaren 21era arte. Nolanahi ere, azken unerako ez uztea gomendatzen dizuegu, plazak mugatuak dira eta. Horrez gain, maiatzaren 20aren aurretik inskribatuz eta Plan Gaztediko txartela izanda, ordainketa-tasa 260 eurotakoa izango litzateke. Beste guztientzat, 280koa, hain zuzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, email bat bidali dezakezue campus@bizkaiabasket.com-era helbidera.

Izena emateko formularioa