MENU
unamuno-lv-grupo

Euskadiko junior eta kadete txapelketak, jokoan

Bigarren fasea bukatuta, baditugu sailkaturik taldeak eta dagoeneko erabakita zeintzuk mantenduko duten maila, zeintzuk jaitsiko diren eta zeinek lehiatuko duten Euskadiko txapelketan, kategoria bakoitzeko Espainiako plaza bana eskuratuz. Lau fase final hauetatik, bi hartuko ditu Bizkaiak, Bilbon zehazki. Jesuitas Eskolan jokatuko dute Junior neskek eta El Fango polikiroldegian kadete mutilek.

16 partaidetatik 6 dira bizkaitarrak: Ziorkontrol Getxosask (JM),  Loiola Indautxu 98, Tabirako Baque A (JF),, Unamuno, Loiola Indautxu (CM) eta Gernika KESB  (CF). Beraz, hainbat aukera norbait Euskadiko txapeldun izateko eta estatu-mailako lehiaketara sailkatzeko.

 

JUNIOR MUTILAK

Azkoitia eta Azpeitiako polikiroldegietan jokatuko dira F4ko partiduak. Hona ordutegiak:

Larunbata, apirilak 16 (Azkoitiako polikiroldegia)

10.00 Easo A (2) – Glual Hydraulics ISB (3)

12.15 Fundación 5+11 (1) – Ziorkontrol Getxosaski (4)

Igandea, apirilak 17 (Azpeitiako polikiroldegia)

12.00 Finala

 

JUNIOR NESKAK

Bilboko Jesuitas Eskolan izango dira F4ko partiduak. Hona ordutegiak:

Larunbata, apirilak 16 (Jesuitas Eskola)

11.00 Aranur ISB (2) – Easo DBN (3)

13.00 Loiola Indautxu 98 (1) – Tabirako Baque A (4)

Igandea, apirilak 17 (Jesuitas Eskola)

10.00 Finala

 

KADETE MUTILAK

Bilboko El Fango polikiroldegia izango da partiduak jokatzeko egoitza. hona ordutegiak:

Larunbata, apirilak 23 (El Fango polikiroldegia)

11.00 Fundación 5+11 A (2) – ATE Asesores Araberri (3)

13.00 Unamuno (1) – Loiola Indautxu 00 (4)

Igandea, apirilak 24 (El Fango polikiroldegia)

12.00 Finala

 

KADETE NESKAK

Kasu honetan ere Azkoitia eta Azpeitiako polikiroldegiak jasoko dituzte partiduak. Hona ordutegiak:

Larunbata, apirilak 16 (Azkoitiako polikiroldegia)

10.00 Autocares Ulacia ISB (1) – Basketcountry.es (4)

12.15 Gernika KESB (2) – Easo ATE Asesores (3)Igandea, apirilak 24 (Azpeitiako polikiroldegia)

12:00 Finala