MENU
cartel-balma

Dena prest IX. ‘Balmaseda Hiria’Minibasket txapelketari begira

Tradiziotzat finkaturik dago pazko-astean ospatutako ‘Balmaseda Hiria’ Minibasket Txapelketa CB Balmasedak, bertako udalak, baita Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, eta Deia eta Mundo Deportivo egunkarien laguntzaz antolatuta ere. Hitzordu bikoitza, larunbat eta igande honetan, apirilak 2 eta 3, hain justu. Ordutegiari dagokionez, 09:30etatik 20:00ak bitartean izango da, 13:30- 16:00ak artean geldialdia eginez. Formatoa, ohikoa denez, goizetan ligaxka modukoa izango da, eta arratsetan fase finalak jokatuko dira.

ALBERTO BARCENILLA MEMORIALA

Haren omenez izango dira larunbatean jokatutako  partiduak:

Loiola Indautxu (Bilbao), Autocid Burgos (Burgos), Ointxe Arrasate (Mondragón), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Medio Cudeyo (Solares) eta Unovisión Balmaseda.

 

Mª ÁNGELES SAN CRISTÓBAL MEMORIALA

Haren omenez, aldiz, neskek igandean jokatutakoak:

Medio Cudeyo (Solares), Bidegintza (Zalla), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Tabirako Jesuitak (Durango), Ointxe Arrasate (Mondragón), Salesianos Deusto (Bilbao) eta Bar Narú Balmaseda.

Errotarena polikiroldegia izango da beste behin ospatokia. Raspuren bizitasunaz gozatu ahal izango dute azaldutakoek, hainbat zozketaz gain.