MENU
magia-del-basket

La magia del Basket, eskolako-baloiaren diseinu-irabazlea

Facebook-en jardutako boza-kopurua aintzat hartuta, Federazioak proposatutako epaimahaiak sariaren irabazle kontsideratu du La Magia del Basketen diseinua, Oscar Ruizen izenean. Zorionak!

Hala azaldu du sortzaileak berak irudiaren bitartez agertutakoa: “Kirol honen elementu esanguratsuak adierazteko ahaleginak egin dira, neska-mutilek erraz identifika ditzaten (baloia, saskia, txilibitua…). Horiek guztiak forma geometriko eta kolorez inguratuta, hartzaileek -gure eskolako umeek azken finean- era dibertigarri eta erakargarrian ikus dezaten”.

88 proposamen jaso genituen orotara, eta esker mila ematea da gure betekizuna honen aurrean parte hartzaile guztioi. Baita Bizkaiko Ezgaitasun Fisiko edota Organikoak dituzten Pertsonen Federazioari, euren bazkideek helarazitako 40 proposamenengatik ere.