MENU
  • ASD-DBB-VS-RETANET-SITO
  • ASD-DBB-APLAUDE
  • ASD-DBB-VS-RETANET2
  • ASD-DBB-VS-RETANET
  • ASD-GERNI-IDK-ARIEL
  • ASD-GERNI-IDK-MARIO
  • ASD-GERNI-IDK-BALON
  • ZST-CLINICAS-ARTURO
  • ZST-CLINICAS-WOLF
  • ZST-CLINICAS-SALAZAR

Igoera-fasean GDKO Ibaizabal, play-offak eskuratzear Ametx Zornotzak eta goiko postuetan segitzen du Santurtzik

All Star Day-ko asteburuarekin batera, notizia positibo gehiago kontatu behar: azkenik lortu zuen GDKO Ibaizabalek igoera-faserako sailkapena Liga Orokorra bukatzeko hiru jardunaldi falta direla. Horrez gain, beste garaipen bat erdietsi zuen Ametx Zornotzak ere, play-offak jomuga izanik. Pena da ordea jardunaldi honen ostean santurtziarren kolidergoa bertan behera gelditzea, Valladoliden porrota jasan ondoren.

Dominion Bilbao Basketek 80 Retabet.es 71. lehengo momentuetan zalantzazko jokoa nagusitu arren, berehala erreakzionatu zuten bilbotarrek Bertansen eskutik, lehiaren pisua talde lokalari emanez. Ongi bukatu zuten defentsan izan ere, gehiegi sufritu gabe, eta horri esker bederatzi puntuko errenta.

79-68 garaitu zuten gernikarrak IDK Gipuzkoaren aurka. Ederki jokatu zituzten Lopezen neskek hasierako bi laurdenak. Hirugarrenean gauzak okertu zitezkeela iruditu arren, azken finean ondo erabaki ahal izan zuten norgehiagoka euren alde.

2.000 ikusle baino gehiago izan zituen partiduak Bilbao Arenan.

Egutegia zela eta, ezin izan zuen Bidaideak bere partidua etxean jokatu, Extremadurako lurraldea bisitatu behar zuelako. Baina hori bai, presente izan zuten berotu bitartean ekitaldia urteurrenaren kamiseta jarrita. Zortea ekarriko zien ostera Domingo Gilen jokalariei, 51-61 irabazi baitzuten eta Final Four-a jokatzeko itxaropenekin mantentzen dira.

Bere aldetik, 71-63 irabazi zuen Ametx Zornotzak Clínicas Rincón bezalako aurkari zuzen baten kontra, maila igoerarako bederatzigarren postua lortze aldera. Ongi defentsan, bikain Wolf hasierako laurdenean eta ondo kontzentraturik talde osoa 40 minututan eroso amaitzeko.

Emaitza bera lortu zuen GDKO Ibaizabalek baita ere, 71-63 Badajozen aurka igoera-mailako fasean egotea ziurtatuz. Oso ondo kudeatu zuten lehia lehenbiziko momentutik, bisitariek gauzak erraz jarri ez bazieten ere bederatzi hirukoekin.

Bizkaitarren porrot bakana santurtziarren aldetikakoa izan zen zoritxarrez, bi puntugatik Universidad de Valladoliden aurka, 71-69. Partiduan sartu eta buelta ematea lortu bazuten ere, azkenean ezin izan zuten abantaila mantendu eta gutxigatik egin zien ihes.