MENU
JONE-AZKUE

Aurrerapauso handia eman du GDKO Ibaizabalek mailara igotzeko sailkapen-fasean sartzeko

Logika eta txapelketaren garapenek Nesken Ligako Lehen mailan egoteko sailkapen-fasean sartu daitezkeela erakutsi arren, baieztatu beharra dauka oraindik ere GDKO Ibaizabalek. Horretarako, garaipen bat gehiago beharko dute, eta zoragarria izango litzateke hurrengo asteburuan lortzea euren zaleekin ospatu dezaten. Santurtzik bestalde kolider jarraitzen du eta maila-igoera fase horretan egotea ere du xede. Gernika Bizkaiak gainera Kopan txapeldun berri den CB Conquero irabazi zuen. Kontraldetik, Bilbao Basket eta Ametx Zornotzak ez zituzten aukera handirik izan haien aurkariekin, nagusiki azken laurdenean jasotako hirukoen ondorioz.

Estudiantes 81 Dominion Bilbao Basket 70. Lokalek hasi zuten hobeto, Bertansen jokaldiek atsedenerako markagailu parekatua mantendu arren 39-35. Ostera, ongi kudeatu zituzten errentak etxekoek eta Laprovittola antolatzaileak erabaki zuen bere hirukoekin. Pena da Alex Mumbrúren ACBko 600. partiduan garaipenik ez izatea.

80-65 garaitu zuen Gernika Bizkaiak eta honekin beste erronka bat eskuratu du azken bi denboraldi hauetan. Kopan txapeldu berri den Huelvako taldeak ezin izan zuen hein handi batean lokalen intentsitate eta kriterio positiboa indargabetu.

Play-offak jokatzeko aukerak zailtzen zaizkio zornotzarrei CB Tarragonaren kontrako porrota jasan ostean, 82-71. Lokalen barnekoek garatutako jokaldiek markatu zuten norgehiagoka hasieran, eta geroago iritsiko ere hainbat hiruko. Ez zen nahikoa izan ordea bizkaitarrek landutako aldizkako jokoa.

71-86 irabazi egin zuten galdakaoarrak Ávilako ADBAren kontra, eta lau partidu falta direla ia lortu dute lehen mailan egoteko sailkapen-fasean sartzea. Garaipen bat gehiago beharko dute soilik, eta hura ziurtatu lezakete aste honetan Badajoz Basketen aurka. Bisitariek ezin zuten Estitxu Ibarretxeren nesken berealdiko amaiera gelditu, zeinean funtsezkoak suertatu ziren sartutako hirukoak.

Santurtzirekin bukatzen dugu errepasoa, Valladolideko La Flecharen aurkako norgehiagokan 66-54 irabaziz. Bada, erregulartasuna izaten ari da taldearen gakoetako bat. Halaber, berehala eskuratu zuten hamar puntuko errenta eta ongi kudeatu zuten hurrengo minutuetan zehar. Talde-lanaren laguntzaz gainditzen dabiltza gainera arazo fisikoak Imanol Adanen jokalariak.