MENU
  • ZST-SAMMIC-ARRUTI
  • ZST-SAMMIC-WOLF-ARRUTI
  • ZST-SAMMIC-CRUZ
  • ZST-SAMMIC-WOLF
  • ZST-SAMMIC-IKER2
  • ZST-SAMMIC-IKER
  • ZST-SAMMIC-BORJA

Zorigaiztoko emaitzak derbietan

Emaitza latzak Bilbao Basket eta Ametx Zornotzak jasandakoak talde bizkaitarrek asteburuan zituzten bi derbietan. Bilbotarrek 108-62 galdu zuten Baskoniaren aurka eta zornotzarrek bestalde zentzagarria jaso zuten Sammic ISBren kontra. Bitartean, hobe aritu ziren Santurtzi edota GDKO.

Hasieratik amaiera arte nagusi izan ziren gasteiztarrak oso. Bilbao Basket ez ezin izan zuen ia partiduan sartu ere egin eta zartada ederra jaso zuen horren ostean.

75-68 galdu zuen Gernika Bizkaiak Gironaren aurkako lehian eta play-offak bilatzeko aukerak apur batean murriztu zaizkie porrot honekin. Hori bai, aurten Euroliga jokatutako aurkari bati egiten zioten aurre eta azken laurdenean soilik hamar puntuko desabantaila izatera iritsi arren, bizkaitarrak ez zuten lortu hura inolaz ere berreskuratzea.

55-86ko porrota Ametx Zornotzarena eta. Partidu okerra lehenbiziko minutuetatik planteamenduari dagokionez eta horrek azpeitiarren alde bideratu zuen neurri handi batean norgehiagoka. Ostera, Mikel Garitaonandiaren jokalariek serioki aritu baziren are, bisitarien kanpoko jokaldiek behin betiko apurtu zuten lehia.

Galdakaoarrak 65-53ko emaitza eskuratu, eta Nesken 1. mailan jokatzeko promoziotik garaipen bakarrera daude honez geroztik. Universidad de Oviedo aurkariak, hala ere, sustoa eman zuen hasieran 10-19ko markagailua eskuratuz. Geiegizko konfiantza Estitxu ibarretxeren jokalarien aldetik agian. Ondoren ordea lanari benetan eutsi eta eroso amaitu ahal izan zuten partidua.

Atsedenean markagailuak 30-30ko emaitza erakusten bazuen ere, barne eta kanpoko jokaldietan oreka perfektua lortuz eskuratu zuen garaipena Santurtzik Tolosaren aurka, 56-67 eta EBAren koliderrak jarraitzen dute zortzi jardunaldi falta direla.