MENU
  • PRESENTA-ALL-STAR
  • PRESENTA-ALL-STAR2
  • Cartel-all-star

Saskibaloiaren All Star Day, Bilbao Arenan, martxoaren 19an

‘All Star Day’ jarduera aurkeztu zen pasa den astelehenean Bilbao Arenan Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eskutik. Ekitaldiak bestalde ere Bilbao Basket, Gernika KESB, Bilbao BSR, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko udaletxearen laguntza jaso du.

Toki eta egun berean eliteko saskibaloiaz disfrutatzea da helburua. Hortaz, martxoaren 19an -larunbata- bi partidu izango ditugu ikusgai: Nesken Ligako Gernika Bizkaia-IDK Gipuzkoa 17:00etan eta Endesa Ligako Bilbao Basket-Retabet.es GBC 20,45ean.

Jardunaldiaren puntu gorena izango dira Nesken Liga eta ACBko norgehiagokak. Hala ere, beste jarduera batzuk antolatu dira pare-parean, besteak beste, puzgarriak, sinatu ahal izango den baloi erraldoi bat edota bi belaunaldiz osatutako txapelketa. Horrez gain, Bizkaian jaiotako eta elitean aritutako teknikoei domeinu oroigarri bat eskainiko zaie pistan -baita bizkaitarrak ez izanik kirolari moduan hemen hazi direnei ere