MENU
BSR-COPA

Errege-kopa: Hirugarren postu historikoa Bidaideak BSR-rentzat

Malagan jokatu berri da pasa den asteburuan gurpildun aulkietan lehiatutako taldeen errege-kopa, eta bertan hirugarren sailkatu da Bidaideak Bilbao. Finalaurrekoetan murgildu ziren Txurdinagakoak lau parte-hartzeren ostean.

Final laurdenetan Getafe kanporatu zuten bilbotarrak. Erritmo biziz defendatu eta oso lan ona egin zuen Turek-ek esaterako 30 puntu saskiratuz. Hala ere, nahiko orekaturik mantendu zen leia azken minutuetara iritsi arte eta amaierako emaitza 69-65ekoa izan zen.

Bestaldetik, Amiab Albaceteren aurka aritu ziren finalaurreko partiduan. Oso lan ona egin zuten biek defentsan eta nahiko berdinduta zegoen markagailua atsedenean, 24-23. Harrezkero, Albaceteko taldeak hiru hiruko saskiratu zituen, eta ezberdintasunak Dani Díazen lesioarekin areagotu ziren gerora.

Hirugarren postua zuten jokoan Econi Gran Canariaren aurka Domingo Gilenak. Hartara, kolektiboak morala berreskuratu eta Turek-en 33 puntuak izugarri lagundu zioten bilbotarrei azken emaitzan, 51-73.