MENU
MINICOPA

Garaipena bakarra lortu zuten Mini-MIBek Minikopan

Andorraren aurka iritsi zen garaipen bakarra aurtengo Minikopan, txapelketaren aurretiko fasean alegia. Zoritxarra garaipena eskas suertatu izana fase finalera heltzeko. Zaragozan jokatu zen aipatu lehen fasea, 16 taldez osatutako lehia. Hala ere, bizkaitarrek jokatutako papera duina izan zen aurreikusitako itxaropenak betez.

D taldean enkuadraturik, Javier García Panizoren jokalariak Valentziaren aurka jokatu zuten lehenengo. 25 minutuz eutsi zioten norgehiagokari bilbotarrek, baina azken tartean ez ziren fisikoari aurre egiteko gai izan. Azkeneko emaitza, 47-34.

Bereziki fisiko indartsuago baten aurka borrokatu behar izan zuten bigarren partiduan, Gran Canariaren kontra. Aldiz, defentsan ondo aritu eta primerako lehia jokatu zuten bilbotarrek ia hasierako 15 minutuetan. Geroago, barneko jokaldietan oinarritu ziren kanariarrak norgehiagoka euren alde eramateko, 38-64.

Azkenik, ordea, Morabanc Andorra izaten zen aurkaria, eta honakoan beltzek ez zuten pietaterik izan. Arazo handirik gabe errenta nagusiak eskuratu zituzten hasieratik, jarrera kolektibo oso positiboa azalduz. Harrigarria bada ere, azkeneko emaitza 98-46 izan zen.