MENU
observatorio

“Talentu-kudeaketa” eztabaidatzen dabil BizkaiaBasket Behatokiak

Biziki ari da lanean Bizkaiko saskibaloiaren behatokiak, haren webgunean erabiltzaileentzat interesgarri suerta daitezkeen artikulu edo ikerketak argitaratuz. Aldiz, tresna honek Offline eremuan aritzea du helburu ere; hortaz, hainbat gairi buruzko Focus group-ak (10-12 pertsonaz osatutako talde-bilerak) antolatu nahi ditu, horien inguruko ideia, aholku eta ondorioak ateratzeko asmoz.

Hasteko, gazteek profesionaltasunerantz egin beharreko bideari buruzko mahaingurua proposatu da, ‘Talentu-kudeaketa’ izenpean. Halaber, bilera martxoaren 3an izango da.

Nola gauzatu daiteke eliterantz biderattzeko plataforma bat? edota errendimendua hobetzeko heziketaren garapenaz mintzatuko dira bertan bildutako adituek. Esan bezala, hartatik sortutako ideia aberasgarriak laburtu eta ateratako ondorioak argitaratuko dira ostera Bisaski blogean.

Aitzitik, publiko orokorraren parte hartzea ere eskertuko genuke, euren ideiak eztabaidarako ere funtsezko izan daitezkeelakoan. Partaide nahi izanez gero, bidal iezaguzu email bat observatorio@bizkaiabasket.com helbidera zure ideiak azalaraziz.