MENU
  • ZST-MORON-ARRUTI
  • ZST-MORON-CHARLES
  • ZST-MORON-ANDER
  • ZST-MORON-CRUZ

Bi garaipen eta bi porrot

Bilbao Basketek kopan lehiatu eta Europako txapelketan izateko sailkapen-datak direla eta Gernika Bizkaiak atsedena hartu bitartean, lau partidu izan ditugu ikusgai asteburuan estatu-mailako txapelketari dagokionez. Santurtzi eta GDKO Ibaizabalek garaipena erdietsi, eta beste egunetako okerretan erori dira berriz Zornotza eta Bidaideak BSR.

Tituluaren faseari dagokion hirugarren partidua galdu zuen Bidaideak Mideba Albaceteren aurka, 58-74. Hirugarren postuan daude hiru talde orain. Saskitik hurbil hainbat akats izan zituzten Txurdinagakoak eta erreakzio gabe gelditu ziren jadanik hirugarren laurdenaren bukaeratik norgehiagokaren amaiera arte.

irregulartasunean dirau Zornotzak, batik bat unera arte jasandako baxen ondorioz -barnetik jokatu ohi duten Wolf, Carreto eta Mendía nagusiki. Sevillako Morónen kontra galdu dute honakoan, 73-98, bisitariek behintzat 30 minutuz menperatutako lehian. Kanpotik egindako eraso-saiakerak ez zuten askotarako balio izan eta defentsan ere ez zen beharreko maila azaldu. Hortxe emaitzaren arrazoia.

Kostata baina azken finean iritsi zen garaipena GDKO Ibaizabalentzat, 75-71 CB Adarevaren kontra. Argi eta garbi gobernatu zuten erasoa eta defentsa lehen zatian, baina primerako lana egin zuten ere Tenerifekoak eta estu-estu ibili ziren Ibarretxerenak irabazteko. Azkenean, Roundtreeren trebezia eta Aponteren banakako puntuak gailendu ziren norgehiagoka erabakitzeko. Honekin, 16 garaipen eskuratu dituzte dagoeneko galdakaoarrak.

Garaipen barea bestalde santurtziarrena Venta de Bañosen aurka, 64-89 kolidergoan jarraitzeko. Joseba Iglesiasek lehenetsi zuen partidua nolabait, eta hirugarren laurdenerako ia erabakita zegoen, Imanol Adáni jokalari guztiak txandakatzea ahalbidetuz.