MENU
  • BB-COPA-REY-semis4
  • BB-COPA-REY-semis3
  • BB-COPA-REY-semis2
  • BB-COPA-REY-semis1

Errege-kopa: Bilbao Basketen ametsa zapuzten du Gran Canariak

Finalaurreko norgehiagoka galdu zuen Bilbao Basketek herenegun Herbalife Gran Canariaren aurka. Min handiko porrota gainera, kontuan izanda hirugarren laurdeneko erdialdera iritsita errenta +19koa zela. Bizkaitarrek erasoan guztiz trabatu, eta kanariarrek bete-betean asmatu zuten euren saskiraketa eta hirukoekin. Gauzak horrela, gerta zitekeen final historikoak ihes egin zion Sito Alonsoren taldeari.

Sentsazio ederrekin atera ziren beltzak. Hannahren jokaldiek eta Bogrisek ere saskitik gertu asmatzeak nolabaiteko abantaila ematen zien -22-15- aurreneko hamar minutuen amaierara helduta.

Defentsaz baliatu ziren uhartetarrak distantziak moztu nahian, baina Bertans, Hannah eta Lopezen hirukoek besteak beste 46-34ko markagailua ahalbidetzen zieten atsedenera iritsi orduko.

Baina amesgaizto bihurtu zen gerora finalera lehenbiziz ailegatzeko parada. Zoriontasunak, hala ere, beste sei minutu iraun zuen, 55-36ko markagailuaz gozatu zuten talde osoa eta bere publikoak une batez. Aldiz, hortik aurrera suertatu zen berebiziko erreakzioa.

Oliverrek hasi zuen gorakada, baita Aguilar eta Salin horren protagonista bilakatu ere. 55-48ko emaitzarekin egin zioten aurre azken laurdenari. hirukoen bonbardaketa izugarria izan zen, 6 azken hamar minutuetan, eta horrekin lotuta bilbotarren miresmen eta igartze ezak finalik gabe utzi zien azkenean.