MENU
  • 75ANIV-PRES-TODOS
  • 75ANIV-PRES-MESA
  • 75ANIV-PRES-MESA2
  • 75ANIV-PRES-MESA3
  • 75ANIV-PRES-CAMISETAS-GM
  • 75ANIV-PRES-CAMISETAS
  • LOGO-75-ANIV

20 ekitaldi aurkeztu ditu Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 75. urteurrena ospatzeko

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, 75. urteurrenarekin bat eginez, 2016 osoan zehar ospatuko diren ekitaldien aurkezpena egin du gaur Bilboko Udaletxean. Bertan, Germán Monge presidentea, Bilboko Udalaren gazteriaren zinegotzia, Oihane Agirregoitia, Carlos Sergio, Bizkaiko Aldundiaren Kirola eta Kultura arduraduna eta Bizkaiko hiru talde nagusien jokalari bana izan dira.

Agirregoitiak hartu du hitza lehenik, eta saskibaloian zehazki lehiatzen duten kirolarien ahalegina azpimarratu du hasiera-hasieratik, baita zentzu horretan ere haiei esker Federazioak egunez egun hobetze aldera egiten duen lan federatua. Horren isla izan zen esaterako, 2014ko Munduko Txapelketaren antolaketak suposatu zituen etekinak eta kaleetan nabaritutako jende-dinamismoa. Horrez gain, adin guztietako neska-mutilekin erakutsitako konpromezua, kohesio soziala eta genero-berdintasunaren sustapena gailendu ditu.

Tonu berean aritu da Bizkaiko Aldundiaren Kirola eta Kultura arduraduna, Carlos Sergio. Berak, etengabeko kirol bizia lortzeko beharrezkoa den taldeen lan kolektiboari egin dio erreferentzia. Alabaina, saskibaloiak eboluzio aldakorra azaltzen duela adierazi du -lau urtean behin egiten baita zenbait arauren berrikusketa eta berriketa- esaterako.

Ostantzean, Mongeren hizketaldia iritsi da. Hasteko, 75. urteurren honetarako Federazioak sortutako logoaren esanahia azaldu digu. Horrek, ikuspuntu zenitaleko saski bat irudikatzen du, norbait banakako puntu bat jaurti eta, behin sartuta, kirol honek dakarren gozamenaz beteko balitz. Saskia inguratzen duen sarean 75. zenbakia agertzen da, eta bestalde ‘Basket gara’ eslogana, milaka parte hartzaile eta jarraitzaile bizkaitarren ikur gisa.

Jarraian, hogei bat ekitaldi aipatu dizkigu. Besteak beste, Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSR taldeei entregatuko zaizkien kamiseta ofizialak, uztaila inguruan argitaratuko den liburua, urteurrenarekin batera ere kaleratuko den bideoa, uztailean lehenbiziko aldiz antolatuko den Beach Basket txapelketa, edota klub bakoitzeko saskietan jartzeko banatuko dituzten pegatinak, 75. urteurrenaren logoa adieraziz.

Ekitaldien zerrenda osoa itzulita:

-Logo ofizialaren barneratzea estatu mailan aritzen diren hiru talde nagusien kamiseta ofizialetan: Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bidaideak BSR.

 

Federazioaren presidente eta Zuzendaritza Batzorderen kide den Germán mongeren aldetik, 2016 honetan hezibidean ari diren klub guztiei entregatuko zaien oroimenezko domina. Baldintza, lokal edo bisitari moduan Bilbao Basket, Gernika Bizkaia edo Bilbao BSRren kantxetan lehiatzea.

75. URTEURRENAREN BEHIN-BEHINEKO JARDUERAK

-Saskira jaurtitzen: 75. urteurrenaren logoa daramaten pegatina ezabagaitzen banaketa, Bizkaiko talde guztiek euren saskietan txertatzeko.

2016ko eskola-baloia: 3.000 baloi baino gehiago anatuko dira zentro guztien artean, urteurrena ospatzeko diseinu bereziaz. Diseinu hura, halaber, otsailerako deitutako lehiaketa publiko batean erabakiko da.

-Urrezko baloi erraldoia: Federazioko egoitzan kokatuko da, aurtengo eta hurrengo urteko denboraldietan zehar Bizkaian federatutako guztiek sinatu dezaten. Geroago, gailentasun publikoko leku eta ekitaldietan erakutsiko da.

-All Star Day: aurreikusitakoaren arabera, martxoaren 20an -igandea-

Bizkaiko hiru talde nagusien partiduak jarraian segitzeko aukera izango dute ikusleek, bakoitzak bere txapelketari erreparatuz.

-Saskibaloi bizkaitarraren atzera begirako erakusketa: apirilaren 1etik maiatzaren 31era bitartean izango da. Zehaztu gabe dago egoitza oraindik. Bilboko udaletxea eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako jarduera.

- 75 urte Bizkaiko saskibaloiaz: Bizkaia Basket Fundazioaren idazkari Angel Gil de Celis antolatzen ari den liburuaren argitalpena. Ekaina aldera izango da zehazki.

- 75 urte irudi batean: Bizkaia frontoian egingo den talde-argazkia, norbanakoak urte bakoitzeko jokalariaren ikurra ordezkatuz (1941-2016). Amaieran, oroimenezko kamisetak entregatuko zaizkie guztiei.

-Junior eta Kadeteen finalak: elkarren ondoan ospatuko dira guztiak historian lehen aldiz, jai-giroan murgildutako ospakizun batean La Casilla pabeiloian. Juniorrek apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean izango dira. Kadeteenak, aldiz, maiatzak 6, 7 eta 8

-Master kanpusa: Harlem Globetrotters talde mitikoaren eskutik maiatzaren 19an Bilbao Arenan ospatuko den erakusketa-partidua. Horrez gain, Master Class bat emango zaie teknifikazioko zenbait umeri.

-Mendi-igoera: ekaina aldera izango da. Irteera Kolitza mendira, Federazioak antolatuta.

- 75. urteurrenaren gala: ekainaren 17an izango da Euskalduna Jauregian, eta ondoren afari bat egingo da.

- 75. urteurrenaren oroitzapen bideoa: dokumentalaren antza du, historia osoa edo haren parte garrantzitsuak gogoraraziz.

-Gau zuria: Bilboko La Encarnación plazan izango da, eta oinarri solidario eta parte hartzaileaz musika eta saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dugu.

- 75. urteurrenaren entrenatzaile-clinic-a: uztailaren 2an ospatuko da La Casilla pabeiloian. Erekorra haustea espero da edizio honetan gainera.

-Lehenengo Beach Basket txapelketa: uztailaren 16 eta 17an izango da, Ugesaski Kirol klubaren eta Sopelako udaletxearen elkarlanari esker.