Epaile-lanetan aritzeko ikastaro presentzial berria | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
Curso Ikastaroa arbitro epaile

Epaile-lanetan aritzeko ikastaro presentzial berria

Epaile-batzordeak ikastaro presentzial berri bat antolatu du. Kurtsoa, hurrengo astelehenean -urtarrilak 25- hasi eta otsailaren 4an bukatuko da. 12 ordu izango dira guztira, lan teoriko eta praktikoa tartekatuz. Halaber, saio teorikoak Miribillako kirol Etxean izango dira astelehen eta asteazken bitartean (19-21H), eta praktikoak ostegunetan Deustoko polikiroldegian (18-20).

Klase-egunak zortzi izango dira. Zehazki, urtarrilaren 25-28 bitartean eta otsailaren 1-4 bitartean. Ikastaroa doakoa da.

Izena emateko, arbitros@bizkaiabasket.com-era email bat bidali, bertan zuen izen-abizenak, adina eta bizilekua adieraziz.

Hona hemen programaren edukia:

-Teoria (10 ordu, astelehenetik ostegunera).

Joko-arauak

Bi arbitroen mekanika

 

-Praktika (2 ordu, ostegunetan).

Seinaleztapena

Kantxan izan beharreko kokapena

Arbitrajearen irizpide nagusiak