MENU
  • PIN-CAMP-SASKI-ESKOLA-TM
  • PIN-CAMP-SASKI-ESKOLA
  • PIN-CAMP-PREMINI-MASC
  • PIN-CAMP-ORG2
  • PIN-CAMP-PREMINI-FEM
  • PIN-CAMP-MINI-MASC
  • PIN-CAMP-MINI-FEM
  • PIN-MASC
  • PIN-ORG

Garaikurra azaldu dute dagoeneko PIN-eko txapeldun berriak

Hamalau egunetan zehar hiru bider hiruko formatuan saskibaloiaz gozatu ostean, (143 talde, 500 neska-mutil baino gehiago eta beste hainbat partidu), badira aurtengo PIN-eko Gabonetako XLV. eta B.E.C-eko XI. Txapelketaren talde ezberdinetako txapeldunak. Astearte honetan jokatu ziren final guztiak.

Guztiz lehiakorra izan zen neska minien finala Lagunartean eta Galdakaoren artean; azkenean, lagunartean taldeak irabazi zuen 22-21. Mutilen aldetik, gehiago nabarmendu zen markagailuan Furia Granatek (21-14) APA San Pedroren aurka.

Jokalari txikiagoen partaidetzaz, markagailu estu-estua azaldu zuten preminien finalak. Neskei dagokienez, 10-12 garaitu zuten Dosa Gorriak Atoperasen kontra. Mutiletan aldiz, 15-13 garaitu zuten San Nikolas 06 A-ko taldekoek sestaoko minionsen aurkako lehian.

Ikusgarritasuna eta emozioa erakutsi zuten bestalde Saski Eskolakoek. Berdintasun nabarmena agertu zuten Dosa Salesianos eta Jesuitinas Eskolakoek (azkeneko emaitza 7-6). Ikus itzazu jarraian behin betiko emaitzak.