MENU
ganadores-2g

Bizkaiko Minien Basket eta P.I.N. txapelketaren 50. urteurrena ospatu du Fundazioak

Era berezian hasi egin da 2016. urtea gure inguruko saskibaloiarentzat. Aurreko igandean, -urtarrilak 3-, BI BELAUNALDIEn txapelketa ospatu zuen Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak Minien hastapenak eta P.I.N.eko txapelketaren 50. urteurrena gogorarazi nahian. Ekitaldia BEC-eko instalazioetan izan zen.

33 bikote aritu ziren guztira, txapelketa lehiakorra osatuz. Era berean, berdinketa askoren ostean zaila izaten zen hurrengo txandetara pasako zirenak erabakitzea. Horrez gain, finalean hiru luzapen behar izan ziren bikote irabazlea ateratzeko. Honats protagonistak:

-Txapeldunak: Julen García eta bere aita Alejandro.

-Txapeldunordeak: Oier de la Heras eta bere aita Eduardo.

-Finalaurrekoetan aritu zirenak: Aitor Yanes eta bere aita Josu eta Eder Angulo eta bere aita Martín.

Amaieran, trofeoen entrega egin zitzaien irabazleei eta beste bi sari oso berezi ere Minibasket eta P.I.N.eko bi pertsonai famatuentzat:

Jon mirena Beaskoetxea, Haurren Batzorde eta Minibasket-eko Lehen Presidente izandakoa, PINeko ekitaldi honi hasiera emateaz gain. Haren saria bere emazte Karmelek jaso zuen, joan den urteko ekainean zendu baitzen bera.

Rafael Bazigalupe Aguirre, kazetaria eta PINeko erantzulea 16 urtez. Haren esanetan, oso urte atseginak.

Bistan denez, oso era familiarrean ospatu zen efemeridea. 144 talde izan dira aurten parte hartu dutenak PIN-eko Gabonetako txapelketan, alegia, 700 neska-mutil gehien dibertitzen zaienaz gozatzen, basket-a!.