MENU
BB-clasifica-copa

Bilbao Basketek Koparako pasaportea lortu du

Albiste bikaina iritsi zitzaigun atzoko eguerdi aldera Bilbao Arenatik. Kopan sailkapena lortu zuen Bilbao Basketek Obradoiro irabazita, eta Coruñan egongo da beraz beste zazpi talderekin batera otsailaren 18 eta 23 bitarteko asteburuan. Nesken gure bi talde nagusiek, bestalde, ezin izan zuten garaipena lortu. Bai ordea santurtziarrek, Clavijoren aurka.

Esan bezala, erabateko partida jokatu zuen Bilbao Basketek, hasieratik zentraturik, erritmoa markatuz eta saskietan eraginkor. GAkoa, 10/20 hiruko eta euren barneko jokalarien euste-lana. Atsedenaz geroztik, Waczinski saiatu zen bere taldea gidatzen, baina ongi aritu ziren bilbotarrak Raulekin besteak beste norgehiagoka erabaiktzeko. Azkeneko emaitza, 88-83.

Porrot okerra jasan zuen Gernika Bizkaiak Cadí La Seuren kontra bestaldetik, 60-71. Defentsan erreakzionatu eta baloiaren zirkulazio hobea egin bazuten ere, azkenean bisitariek irabazi zuten lehia. Gaizki lokalen ikuspuntutik, play-offak jokatzera heltzeko aurkari zuzena baitzen hura.

64-71 galdu zuen GDKO Ibaizabalek Cortegadaren kontrako lehian. Bisita konplexua jasotzen zuten etxekoak, talde potentea sailkapenaren zonalde erdina egon arren. Luzapenean erabaki zen azkenean berdintasunean oinarritutako partidua. Gómez eta Gilabert eragin zituzten ezberdintasun nagusienak kanpoko jokaldiekin. Nabarmentzekoak dira Jone Azkue bizkaitarraren 15 puntu eta 6 erreboteak.

Goiko zonaldean jarraitzeko aukerak aprobetxatu nahi zituzten santurtziarrak, baina horretarako irabazi beharrean zeuden. Eta hala izan zen, 89-85 Errioxako Clavijo taldearen aurka. Errebotearen kontrola eta hirukoetan asmatzea izan ziren garaipenaren gakoak moreentzat.