MENU
agenda

Astebururako agenda gomendagarria

Estatu-txapelketak faltako dira honako asteburuan, baina beste hainbat partidu izango ditugu ikusmiran Bizkaiko kantxetan, erakargarriak guztiak: Euskal Ligako bigarren fasea hasiko da, eta horrekin batera derby potenteak ditugu. Dakizuenez, partidu guztiak dituzue kontsultagai LEHIAKETAK/EMAITZAK atalean.

Lehen Maila Mutilak

ASKARTZA CLARET – BURLADA I3I

Askartza polikiroldegia igandea 12:00 h.

Azken lau postuak saihesteko elkarren aurkako norgehiagoka.

 

Lehen Maila Neskak

LEIOA SBT – TABIRAKO BAQUE

Irlandesas polikiroldegia larunbata 18:30 h.

Mailaren lidergoa eskuratzeko lehia.

 

Bigarren Maila Mutilak

LA TRATTORIA NAPOLETANA BARRENA BERRI ST – SALLEKO RENAULT AUTONERVION

El Barracón polikiroldegia igandea 18:00 h.

Elkarren aurkako boladak dituzten bi talderen arteko derbya.

 

Bigarren Maila Neskak

BURDINOLA GETXO – CAFES AITONA ASKATUAK

Fadura polikiroldegia larunbata 18:00 h.

Lokalak, garaipenen berrien bila.

 

Euskal Liga, Junior Mutilak

ZIORKONTROL GETXOSASKI – EASO A

Gobela polikiroldegia igandea 10:00 h.

Aurreko fasean, donostiarrak irten ziren garaile bi partiduetan.

 

Euskal liga, Junior Neskak

TABIRAKO BAQUE A – GERNIKA KESB

Landako polikiroldegia igandea 10:00 h.

Derby bizkaitar klasikoa.

 

Euskal Liga, Kadete Mutilak

LOIOLA INDAUTXU 00 – ATE ASESORES ARABERRI

Jesuitas Ikastola larunbata 12:30 h.

Bilbotarrak liga honetan estreinatuko dira.

 

Euskal Liga, Kadete Neskak

TABIRAKO BAQUE A – GERNIKA KESB

Tabira polikiroldegia igandea 12:00 h.

Bisitariak garaile lehenbiziko fasean.

 

Senior Mutilak – Maila Berezia.

LA SALLE  – TABIRAKO BAQUE  

Jesuitas Ikastola larunbata 16:00 h.

Elkarren segidako bi porrot jasan berri dituzte txapeldunak.

 

Senior Neskak – Maila Berezia.

BAR VICTOR PORTUGALETE OSK  - INFORMATICA SOPELANA UGESASKI

Ruperto Medina polikiroldegia igandea 18:00 h.

lau garaipen dituzte biek bigarren fase hau hastear dagoela.

 

 

Junior Mutilak – Maila Berezia

LEIOA SBT  – MIKELDI UNAMUNO          

Kandelazubieta polikiroldegia igandea 10:30 h.

Biek irabazi dituzte euren azken partiduak.

 

 

Junior Neskak – Maila Berezia

UNAMUNO  – CONSTRUCCIONES ZAMAKOA

C.P. Felix Serrano igandea 13:00 h.

Lehen porrota jasan ondoren, oraindik ere garaitu gabeko talde bati egin beharko diote aurre bisitariak.

 
Kadete Mutilak – Maila Berezia

SANTURTZI – ASKARTZA CLARET

Mikel Trueba polikiroldegia larunbata 11:20 h.

Morekoak ez dute oraindik porrota ezagutzen.

 

Kadete Neskak – Maila Berezia

TABIRAKO BAQUE  – LA SALLE 2000

Tabira polikiroldegia igandea 10:00 h.

Durangarrak aurkari konplexu baten kontra arituko dira.