MENU
tirando-a-talbero

75. URTEURRENA: “Saskira Jaurkitzen – Tirando a tablero”

Aurreko astelehenean -urtarrilak 18- Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 75. urteurrenaren (1941-2016) efemeridea ospatzeko 20 ekitaldi baino gehiago aurkeztu ziren.

Eliteko klubei omenaldia egin ondoren, -75. urtemuga honen logoa kamiseta ofizialetan jarriz-, Bizkaiko beste guztiak ere omendu nahi ditugu, ‘SASKIRA JAURTITZEN’ jarduerarekin batera. Alabaina, Federazioak gometz ezabaezinak banatuko ditu aipatu logoarekin kantxa guztietako saskietan jartzeko.

Banaketa hilabete honetatik hasita eta apirila bitartean egitea aurreikusten da, Germán Monge presidentea eta haren zuzendaritza-batzordeak gidatuta. Entrega-eguna adosteko klub bakoitzarekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez.

Gehiegi ez luzatzearren, dagozkizuen Udaletxe edota Ikastetxeei behar liratekeen baimenak lortzea eskatuko genizueke. Horren harira, kokapenari dagokion irizpide-batasuna finkatu da, eta saskiaren eskuairaren eskuin aldeko beheko partean finkatzeko erabakia hautatu da, bai zurezko edo metakrilatozkoa izanik.