UGP Torneorako egutegiak prest ditugu: guztira 143 talde | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
PIN PANORAMICA

UGP Torneorako egutegiak prest ditugu: guztira 143 talde

Aurreko ostiralean dagoeneko itxi egin zen P.I.N.eko XLV. txapelketan izena emateko epea. Orotara, 143 talde hartuko dute parte. Hona hemen egutegia: ordutegia kontsultatzeko aukera izango duzu, baina ez ahaztu batez ere lehiaketari dagokion funtzionamendua.

Talde bakoitzeko arduradunak bertaratu daitezke Miribillako Kirol Etxera tiketak jasotzeko. Horiek, halaber, ostegunean –abenduak 17- 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eskainiko dira. Era berean, taldeko kide guztiak sartzeko aukera ematen dute. Gogoratu, bestalde, kantxan prest egotea eskatzen dela norgehiagokak hasi baino 15 minutu lehenago. Alabaina, pistan jokalariak eta entrenatzaileak egon ahalko dira bakarrik. Guraso edota laguntzaileak hesiaren atzean azaldu beharko dira, eta gauza bera kontrol-mahaira iristen doazen beste taldeak.

Edozein zalantza edo kontsultarako, icamarero@bizkaiabasket.com helbidea erabili.

EGUTEGIAK

• Minibasket mutilak: 2004/2005. urteetan jaiotakoak

• Minibasket neskak: 2004/2005. urteetan jaiotakoak

• Pre-minibasket mutilak: 2006/2007. urteetan jaiotakoak

• Pre-minibasket neskak: 2006/2007. urteetan jaiotakoak

• SASKI ESKOLAK, 2008/09