MENU
  • PORTU-NAF
  • PORTU-NAF2
  • PORTU-NAF3
  • PORTU-NAF4
  • PORTU-NAF5
  • PORTU-NAF6

Portugal hirugarren eta Nafarroa saririk gabe aurtengoan (50-53)

Hirugarren postua lortu du Portugalek Barakaldo Hiriko Nazioarteko txapelketa honen VIII. edizioan. Ongi aritu izan da Nafarroa bi partiduetan, baina ezer gutxi ekarri dio halabeharrak alde txikiko bi amaieratan.

Zehaztugabetasun eta parekotasuna nabarmendu ziren jokoan ia denbora osoz. Galera ugari bien aldetik. Hiruzpalau puntuko abantaila hartzen zuen noizbait Nafarroak, baina errebotean hobe egon izanagatik portugalek berehala lortzen zuen berdinketa. Tentsioa jokoan eta markagailuan eta anotazio-portzentaje baxuak oro har. Sergio Silva eta Ricardo monteiroren puntuak izan ziren nolabait behin-betiko 50-53ko markagailua finkatu zutenak.