MENU
  • memorialnjonmirena27
  • memorialnjonmirena35
  • memorialnjonmirena15

Omenaldia Jon Mirena Beaskoetxeari: saskibaloi eta komunitateari dedikatutako gizona

Eguraldiari dagokionez ez ezik, benetan pozgarria atzoko goiza, -abenduak 13-, batik bat Minibasketeko neska-mutilekin. Halaber, haurren saskibaloiari dagokion lehen presidente Jon Mirena beaskoetxeari omenaldia errenditu zioten Solokoetxeko Jardines plazan jokatutako partidu baten bitartez. Beaskoetxea aurten zendu da eta Bizkaiko Saskibaloi federazioan barne parte harut zuen.

S.D. Patronaton jokatu zuen lehenik Jonek, bertan entrenatzaile, zuzendari eta presidente izan zelarik. Geroago, berriz, Solokoetxeko Auzokideen Asoziazioaren presidente izan zen eta Bizkaiko Saskibaloi Fundazioaren kide baita ere.

Ospakizuna, Minibasketeko hiru bider hiruko berehalako txapelketa batekin hasi egin zen. Hona hemen partida ezberdinak lehiatu osteko sailkapena:

-Nesken taldeak: Escolapios txapeldun eta Jesuitinas txapeldunorde.

-Mutilen taldeak: Maristas txapeldun eta berrio Otxoa txapeldunorde.

207 orkestra, bizi Nahi dantza taldea eta jon Santa Colomaren irakurmenak jarraitu zioten aurrekoari, eta erakunde ezberdinen hainbat sari jaso zituen familiak. Bertan egon ziren presente Bilboko udaletxeko 5. Barrutiko arduraduna, xabier Otxandiano, eta Germán Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazio eta Fundazioko presidentea. Ekitaldia familiaren omenez dantzatutako aurresku batekin bukatu zen.