MENU
  • TORNEO BARAKALDO-NAF-CAT
  • TORN BARAK - EUSK-PORTU
  • TORN. BARAK - EUSK-PORT6
  • TORN. BARAK - EUSK-PORT3
  • TORN. BARAK - EUSK-PORT2
  • TORN. BARAK - EUSK-PORT1
  • TORN. BARAK - EUSK-PORT5

Euskadi garaile bigarren finalaurrekoan

Alderdi guztietan nagusitu zen euskal selekzioa jokatutako bigarren norgehiagokan, portzentaje baxuak eta eraso urriak gailenduz. Alabaina, hirugarren laurdenean apurtu ahal izan zuten lehia Jurgi Caminosen jokalariek, eta guztiz lortu ez bazuten ere, oso lasaia izan zen amaierakoa.

Martxa fretenikoarekin sartu zen partiduan Euskadi, Astigarragaren puntuak garrantzi handia hartuz. Hala ere, Portugalek behar bezala erantzun eta 14-15 iristen ziren lehen laurdenaren amaierara. Bigarrenean, portugesen fisikoa gelditzeari ekin zioten hiru kolorekoak, batik bat Monteirok bere altuerarekin aro azpitik egindako lanean zentratuz.

Maiza eta Astigarragak arnasa eman zieten llokalei atsedenaldira 29-19ko markagailua eskuratuta, eta portugaldarrei soilik lau punturekin utzita igarotako hamar minutu horietan. Geroago, nolabait hobetu egin zuen Portugalek, eta Caminosek eskatutako geldialdi baten ostean, errebotean ondo ibili eta primeran bukatutako eraso-jokaldi gehiago iritsi ziren. Azken laurdena pasabide hutsa izan zen, besterik gabe.

Argazkiak: Dani Álvarez