MENU
TECNI-FOTO-OFICIAL

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren teknifikazio-programa bueltan da

Teknika indibiduala garatzeko programa eskainiko du beste behin ere Federazioak datorren igandetik aurrera, , azaroak 22. Lan fisiko eta nutrizio gisako gaien tratamendua behar bezala aurrera eramateko aholkuak azalduko dira bertan, besteen artean.

Aurreko urteetan jarraitutako protokoloa errespetatuz, jardunaldiak Lauro ikastolan izango dira igande arratsaldeetan, irekiak haiek guztiak. Aste honetan zehar zerrenda argitaratuko da webgunean, baita dagozkien klubei bidali ere. Horiek, entrenamendu-arropa eta bi kamisetekin -bata kolorekoa eta bestea zuria- aurkeztu beharko dira deialdiko unean. Etorri ezingo direnek abisua eman beharko dute hura justifikatuz secretaria2@bizkaiabasket.com emailean.

Hala ere, selekzio eta teknifikazio deialdiak batera gertatuz gero, jokalariek ez lukete inolako justifikaziorik egin beharko, horretaz Federazioa informatuta baitago betiere. 1.999 eta 2003 urteen bitartean jaiotakoen txanda izaten da honakoa. 96, zehazki.

Azaroaren 22ko Teknifikazio Deialdia