MENU
ESCOLAR

Bete-betean hasi egin da saskibaloia

Urduritasuna, emozioa, ekipamenduen esterinaldiak, saskiaren munduko debutak eta kide berriekin jokatzen hasteak berebiziko zirrara piztu du txikiengan asteburu honetan.

Kontua da, eskolarteko txapelketa hasi egin dela. 660 talde, 7.000 jokalari eta entrenatzaile gidatuko dituzte abentura honetan azarotik maiatzara bitartean.

ESCOLAR2

Horretarako, halaber, 745 eskola laguntzaileen konpromezua kontuan hartu da baita ere. Ideia bat egitearren, 200 partidu ospatuko dira astero patio eta polikiroldegi ezberdinetan, zeinetan gurasoen laguntza morala funtsezkoa den, baita toki batetik bestera bidaiatzeko ere.

Kudeaketari dagokionez, astelehenero bidali beharko dira asteburuan izandako emaitzak, eta, bestalde, hurrengo jardunaldiaren ordutegiak.