MENU
GDKO FASE

Alcobendasen lan onak GDKO Bizkaiaren etorkizuna ilundu du

Oso zaila izango zaio GDKO Bizkaiari Emakumezkoen Ligara igotzea, Alcobendasen aurka 77-61 galdu eta gero. Madrildarrak bikain aritu dira hiruko marratik (11/18) eta bizkaitarrek zailtasunak izan dituzte erasoan. Bigarren postua eskuratzeko, Leganesek Leonen aurka galdu beharko luke, bihar galdakaoztarrek garaipena erdietsi beharko lukete, eta hori lortuta, emaitzen zain geratu.

Informazio gehiago, hemen.