MENU
NO A LA VIOLENCIA MUJERES

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bizkaiko Federazioak berdintasunaren alde egiten duen lana oinarri hartuta, eta emakumeen aurkako indarkeria ukatzen dugulako, gaurko egunak duen lemaren alde egiten dugu guk ere: “Emakumeen aurkako indarkeriari ez”.

Gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko nazioarteko eguna da, eta bai kirol-arloan, zein beste edozein testuingurutan, indarkeriari ez esango diogu beti. Aurtengo kartelak ondo esaten duen bezala: Hau, txantxetan ere ez.