MENU
PRESENTA-ELITE-TODOS

Bizkaiko Emakumezkoen Elitezko Saskibaloi Proiektuaren aurkezpena

Dakizuenez, aurreko denboraldian Federazioak, Ibaizabal eta Gernika kluben partehartzearekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaian saskibaloian jokatzen duten emakumeak estatuko elitezko saskibaloian duten partehartzea sustatzeko proiektua abian jarri zuen.

Ekimen horren IZENA “Bizkaiko Emakumezkoen Elitezko Saskibaloi Proiektua” da, eta dagoeneko, bi talde Emakumezkoen Ligan (Gernika – Bizkaia) eta Emakumezkoen 2. Ligan (Bizkaia – GDKO) jokatzen ari dira, baina oraindik kirol-egitura honen zatirik garrantzitsuena eraikitzea falta da; horrek, behar den laguntza ekonomikoarekin batera, proiektu honen jarraipena ziurtatuko du.

Datorren asteartean, hilak 25, 19:30tan, ekitaldira etori zaitezketen talde guztientzako aurkezpena egingo dugu, baita proiektuan parte hartzera animatu ere, zuentzat interesgarri suertatuz gero.