MENU
  • cervera
  • cervera3
  • cervera2

Euskadi garaile Autonomia arteko BSR 1. Torneoan

Euskadiko BSR selekzioa garaile aldarrikatu da beste behin ere, hiru urtez lehiatu gabe egon ondoren.Gorka Alvarezen talde euskalduna Kataluniako selekzioari nagusitu zitzaion, Cerveran (Lleida) ospatu zen 1. Autonomia arteko Torneoan.

Euskadi, Asier Garcia kapitainaren eskutik eta Amfiv de Vigo taldeko Txema Avendaño jokalari bilbotar oparoaren 14 puntuak lagun, hasieratik nagusitu zitzaion talde lokalari.

Jokalari euskaldunak ideia garbiekin irten ziren pistara. Kataluniarren aurrean eginiko eraso egokia eta defentsa bikaina izan ziren markagailua alde jartzeko eragile nagusiak, izan ere, talde lokalaren lehenengo kanasta 4. minutuan iritsi zen.

Jorge Lerga Bidaideak taldeko jokalariak itxi zuen lehenengo laurdeneko markagailua, tiro aske batekin tantoa lortu ondoren.
Bigarren laurdeneko egoera bere horretan mantendu zen, jokoaren alderdi guztietako euren nagusitasuna agerikoa izanik, ondorioz, hautatzaile euskaldunak minutuak eman zizkion torneo honetara bertaratu zen jokalari orori. Horietako gehienak Bidaideak Bilbao BSR eskolako kideak ziren, une orotan aurrez aurreko lehian jardun zirenak talde kataluniarrarekin, zeinen jokalariak denboraldi honetan BSR Lehen Mailan lehiatuko diren klubetakoak izango ziren.

Selekzio kataluniarrak hirugarren atala tantoa markatuz abiarazi zuen, gero eta gehiago hurbilduz Euskadiko emaitzari, laurden honen amaierarako 5 minutu falta zirenean, aldea puntu batekoa izanik. Gorka Alvarez hainbat aldaketa egiten ahalegindu zen partiduaren egoera aldatu nahian. Avendaño izango zen bi tiro askerekin markagailua aldaraziko zuena, izan ere, talde euskaldunak ez zuen tantorik markatu hirugarren ataleko bost minututan zehar. Kanasta ezberdinen ondoren, laurdenaren amaieran markagailuaren emaitza honakoa zen, 20 eta 27 Euskadiren alde.

Euskadiko selekzioak gogor ekin zion azkeneko laurdenean, talde kataluniarrari presiopeko defentsa eginez, horrela horien baloi edukitzeak zapuztea lortuz, baloi ugari galtzea eta urruneko tiroetan huts egitea eraginez, zeren kanastaren azpian ezin izan ziren lehiatu, halakoa izanik jokalari euskaldunek eginiko presioa . Pixkanaka nabarmenagoa egin zen markagailuko diferentzia, eta diferentzia handiena, 21 puntukoa (22-43) partidua amaitzeko 2 minutu falta zirenean gauzatu zen, Asier Garciaren kanastarekin.

Kataluniak sartu zuen partiduko azken kanasta, markagailuaren amaiera emaitza 26 – 45 izanik, euskaldunen alde, horrela 1. Torneo honetako garaile aldarrikatzea lortuz.

Euskadiko saskiratzaileak:
Asier Garcia: 12 puntu. – Txema Avendaño: 14 puntu. – Ariel Calderon: 2 puntu.
Jorge Lerga: 11 puntu. – Jose Centeno: 2 puntu. – Asier Muñoz: 2 puntu. – Patxi Suarez: 2 puntu.