MENU
  • euskadi Universidad Brigham Young
  • Ramasco-eusk
  • monasterio-euskadi

Euskadik Brigham Young Unibertsitatearen aurka galdu du

Euskal selekzioak ezin izan du garaipenik erdietsi haiek baino errodaje gehiago duten amerikarren aurka. Sainz de Trapagaran taldeak azken laurden arte eutsi duten arren, bi egunetako esfortzua garesti ordaindu dute orduan.

Partidaren hasiera, amerikarren aldekoa izan da. Morgan Baileyk, beste behin, min handia egin du bi eremuetan, geldiezina zirudien. Lehen laurdenean talde amerikarrak saskiraturiko 20 puntuetatik, 10ek bere sinadura zeramaten. Defentsan ez ezik, Iñigo Sainz de Trapagaranen taldeak, erasoan ere zailtasunak zituen amerikarren defentsa gainditzeko unean. Horrela, markagailuan lortu dituzte lehen aldeak amerikarrek, lehen laurdenaren amaieran 9 eta 20 baizihoazen markagailuan.

Bigarren laurdenean, euskaldunek zonakako defentsa ipini, eta markagailuko aldeak murrizten hasi ziren, bost puntutara ipintzeraino Laura Pardo eta Nuria Diezen saskiratzaileei esker (15-20). Une txar horiek gainditu ostean, amerikarrek berriz hartu zioten martxa partidari. Minutu batzuetan saskiratzeak txandakatu ostean, amerikarrek berriz ihes egin zuten markagailuan, kanpoko jaurtiketei esker, eta batez ere, Makenzi Morrisonen puntuei esker. Horrela, atsedenaldian 13 puntuko aldea zuten (23-35).

Jokoa berrekitean, amerikarrek jarraitzen zuten jokoaren erritmoa kontrolatzen, eta euskaldunak ez zeuden eroso zelaian. Horrela, kanpotarrek markagailuan alderik handienak lortu zituzten (25-42). Partida erabakitzear zegoela zirudienean, euskaldunen erreakzioa heldu zen, hein batean Nerea Asurmendi eta Amaya Gastaminzaren eskutik. Bien artean aldeak txikitu, eta partida azken laurdenean erabakitzeke utzi zuten (40-53).

Baina azken laurdenean ez ze esperotako erreakzioa heldu, izan ere, euskaldunak fisikoki larri ziren, amerikarrak ez bezala. Horretaz baliatu ziren kanpotarrak zelain guztian zehar korrika egiteko, eta nola ez, aldeak gehiago handituz, partida erabakitzeko. Azkenean 50- 69 nagusitu ziren BYUko neskak.

(Iturria: basketbasko.com)

Aurreko sarrera :
Hurrengo sarrera :