MENU
  • voluntarios copa del mundo
  • VOLUNTARIOS-BEC2
  • SABIN-VOLUNTARIOS1
  • voluntarios copa del mundo

Jardunaldi bizia Bilboko Munduko Kopako 350 boluntarioentzat

Saskibaloiko FIBA 2014 Munduko Kopak “motoreak martxan” jarri ditu Bilbon. Hautaketa prozesuak sei hilabete iraun du, denbora horretan boluntarioek heziketa on-line jasoz. Asteburu honetan, heziketa presentziala hasi dute Bilboko egoitzan egongo diren 350 boluntarioek. Bilbao-Bizkaia eta Euskadin antolatuko den nazioarteko kirol ikuskizun honen partaide izateko aukera izango dute.

Informazio guztia, gaztelaniaz ikusgai.

KONPROMISOA ETA ERANTZUKIZUNA

Hasiera batean, mila pertsona baino gehiago aurkeztu ziren Saskibaloiko FIBA  2014 Munduko Kopako Boluntarioen Programan, Bilbo-Bizkaia eta Euskadi egoitzarako. On-line heziketa jaso ondoren, eta behin hautaketa prozesua amaitu dela, 350 pertsonek boluntario gisa lan egingo dute kirol ekitaldi honetan. Ia gehienek adinez nagusiak dira, baina salbuespenen bat ere badago, 16 urtetik gorako gazteei aukera ere eman zaielako, abuztuaren 1a baino lehen bete dituztenak.

Hautatu diren 350 pertsonetatik, 143 emakumezkoak dira, ehuneko 41a, eta gainontzekoak gizonezkoak dira, 207 guztira, ehuneko 59a. Gehienak Euskadiko herritarrak dira, baina badaude Estatuko beste probintzietatik etorritakoak ere, Bilboko egoitzan lagundu nahi izan dutenak. Bestalde, aipatu beharra dago 32 pertsona “World Cup 2014 International Volunteer Camp”-etik etoritakoak direla, hau da, Espainiako Saskibali Federazioak, Andorra, Bielorrusia, Kroazia, Hungaria, Portugal, Errumania eta

LAN SAILAK

Boluntarioek ondorengo lan sailetan egingo dute lan: Akreditazioak, Informazio guneak, Teknologiak, Prentsa, Protokolo, Taldeei akonpainamendua egin, Zerbitzuak, Logistika, Marketing eta Sustapena, Txapelketa, Sarbideen kontrola, Partiduen aurkezpena, Entertainment eta Boluntarioen arreta Ofizina.

BIDEOA IKUSI