MENU
  • mascotas copa del mundo
  • tour del balón copa del mundo ibon areso gabino romay
  • tour del balón copa del mundo ibon areso gabino romay
  • tour del balón copa del mundo ibon areso gabino romay

FIBA 2014ko enbaxadoreek Munduko Kopa Bilbo-Bizkaia egoitzan aurkeztu dute

FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopak bere enbaxadore onenak aurkeztu ditu Bilbo-Bizkaian. Uztailaren 28tik 31ra, kirol hitzordu handi horren maskota ofizialek une atseginak bizitzeko aukera eskainiko diete zale eta oinezkoei, eta, gainera, lehiaketako baloi ofizialaren erreplika erraldoiarekin batera argazkia ateratzeko abagune bakarra ere izango da. Zalantzarik gabe, plan ezin hobea da FIBA 2014 ekimenaz aldez aurretik gozatzeko eta aurrera begira motorrak berotzeko.

Saskibaloi zaleak Saskibaloiko Munduko Kopako maskota ofizialekin elkartu ahal izateko hautatutako tokiak Bilboko Udala, Doña Casilda Parkea, Barakaldo eta Ereagako hondartza dira; horrez gain, aipatutako toki horietan AEB, Finlandia, Turkia, Dominikar Errepublika, Ukrainia eta Zeelanda Berriko selekzioek abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean BEC!en erabiliko duten baloiaren erreplika erraldoia ere ikusi ahalko da.

Argazki saridunak

Baloiaren erreplika erraldoia 12:00etatik 20:00etara egongo da puztuta; astelehenean, uztailaren 28an, udaletxe aurrean, Jorge Oteizaren eskulturaren alboan instalatuko da; asteartean, uztailaren 29an, Doña Casilda parkean; asteazkenean, berriz, hilak 30, Barakaldoko Herriko Plazan, eta ostegunean, hilak 31, Ereagako hondartzan. FiBA 2014 Munduko Koparen indarra bizi eta sentitzeko ezinbesteko lau zita dira.

Interesatutako pertsona guztiek argazki lehiaketa batean parte hartu ahalko dute, #spain2014 eta #Bilbao hashtaga erabiliz deitu dena; lehiaketan partida batera joateko sarrera bikoitza lortu ahalko dute, basket onenaz gozatzeko. Baldintza bakarra bete behar da: irudian baloi erraldoia edota maskota ofizialak, eta argazkiaren egilea agertu behar dira. Argazkia Espainiako Saskibaloi Federazioaren sare ofizialetan argitaratu ahalko da, Facebook, Twitter eta Instagramen.

Boluntarioen parte hartzea

Uztailaren 11n eta 12an kirol hitzordu honen antolakuntzan laguntzeko prestakuntza jaso zuten 350 boluntarioetako batzuk dagoeneko lanean ari dira Saskibaloiko Munduko Kopa Bilbo eta Bizkaira iritsiko dela iragartzeko kaleko ekintza honetan. Hamar boluntariok osatutako talde bat maskota ofizialekin batera egongo da Bilbo eta Bizkaian egingo dituzten joan-etorrietan.