MENU
pro-tour-malaga

Getxora Pro Tour 3x3a helduko da

(ARGAZKIA: FEB) Saskibaloi zale guztiek ekitaldi berria dute ekainaren 21ean, larunbata, galdu ezin duten horietakoa, bertan jokatuko baita Getxoko Open Pro Tour 3x3a. Ekitaldi hau, Munduko 2014 FIBA Kopako Bilbo egoitzaren inguruan antolatutakoa da, baita Getxo Europako Kirol Hiria moduan antolatutakoa ere. Getxok Europako beste 17 herriekin batera da 2014. urtean Europako Kirol Hiria, 25.000 eta 500.000 biztanle dituzten hiri eta herrien artean.

Pro Tour bira 3×3 modalitatean jokatzen diren txapelketak dira, udako hilabeteetan zehar kosta inguruan jokatzen diren txapelketak. Aurten, maiatzean Malagan hasi zuten, eta bigarren etenaldia Bizkaian egingo dute, Getxon, hain zuzen ere.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen eta Euskal Saskibaloi Federazioaren, FEBen, Getxoko Udalaren eta Getxo Saskibaloi Taldearen laguntza duen ekitaldia, jardunaldi bakar batean jokatuko da, hau da, ekainaren 21ean.

Izena emateko, web orrialde honen bidez egiteko aukera duzu, hurrengo linkean. Zure taldea sortu, derrigorrez talde bakoitzeko gutxienez 3 parte hartzaile egon behar dira, eta izena jarri.