MENU
junior femenino

Senior, Junior, Kadete eta Eskolar denboraldiak planifikatzeko Klubeen Batzarrak

Hurrengo egunetan zita garrantzitsu ugari daude, garrantzia handiko batzarrak gure txapelketen garapenerako. Ondoren, batzar bakoitzaren deialdia luzatzen dizuegu.

Gure saskibaloiko kategoria ezberdinetan taldeak dituzten klubek zita ugari dituzte hurrengo egunetan. Batzar horietan, hobetzeko ideiak eta planteamenduak bilduko ditugu, txapelketetan egokitzapenak egiteko. Orain da aldaketak planteatzeko garaia. Hona hemen batzarren datak:

-> Gizonezkoen edo Emakumezkoen, Junior edo Kadete, Berezi edo Lehenengo Mailako taldeak dituzten Klubak.

2014ko maiatzak 20, asteartea
19:30etan
Tokia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan, beheko solairuan.

Gai-zerrenda:

- 2013/2014 denboraldiko JUNIOR eta KADETE txapelketen ebaluazioa.
-Hurrengo denboraldia 2014/2015.

 

-> Ikastetxe edo Klubeko Eskola Kiroleko arduraduna edo entrenatzailea.

2014ko maiatzak 21, asteazkena
19:00etan
Tokia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan.

Gai-zerrenda:

- 2014/2015 denboraldirako txapelketa eskolarren planifikazioa.
- Galde-eskeak.

 

-> Senior Gizonezkoen Berezi edo Lehenengo Mailako edo Emakumezkoen Lehenengo Mailako taldeak dituzten Klubak.

2014ko maiatzak 26, astelehena
19:30etan
Tokia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan.

Gai-zerrenda:

- 2013/2014 denboraldiko SENIOR  txapelketen ebaluazioa.
-Hurrengo denboraldia 2014/2015.