PLAZA 2014: Ostegunean izena emateko epea amaitzen da/Amaya Valdemoro, enbaxadore | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
plaza-2014-izaro

PLAZA 2014: Ostegunean izena emateko epea amaitzen da/Amaya Valdemoro, enbaxadore

Gero eta gutxiago falta da. Larunbatean, maiatzaen 31an, Bilboko Ripako kaian, Munduko Koparen ekintzen artean egiten den beste ekitaldietako bat, Plaza 2014 Bilbora itzuliko da. Kaleko bertsioan 3×3 modalitatean egiten den saskibaloiaren jaia da. Txapelketa goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara arte izango da, eta ostegun honetara arte, maiatzaren 29ra arte, izena emateko epea zabalik jarraitzen du.

FEBek (Espainiako Saskibaloi Federazioak) Euskal Saskibaloi Federazioaren, BSFaren (Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren) eta Bilboko Udalaren laguntzarekin batera, torneo hau antolatzen du, CaixaBank babeslea delarik. Egingo diren ekintzez gain, ekitaldi honetan Amaya Valdemoro jokalari ohiaren presentzia izango dugu, FEBeko enbaxadre moduan etorriko dena.

Izena emateko inprimakinera joateko, irudian klikatu:

cartel-plaza2014p