MENU
fase final junior femenino díptico

Junior Emakumezkoen Amaierako Faseetarako dena prest

Ostiral honetatik aurrera eta asteburu osoan zehar, Junior emakumezkoen Amaierako Faseak jokatuko dira. Lau talde,  Gernika, Loiola, Tabirako eta Getxo Bizkaiko titulua irabazteko jokatuko dute. Durangarrak dira iazko txapeldunak, baina aurten Euskal Ligan Gernika izan da talde bizkaitarrik onena. Loiola, denboraldia Berezi mailan hasi zuena, sasoi onean dabil, baita Getxo ere, bigarren fase honetako Berezi mailako talderik onena.

Amaierako Fasea Usansoloko Unkina Kiroldegian izango da, informazio gehiago taldeen zerrendekin eta partiduekin HEMEN

1. Jardunaldia – Ostirala, maiatzak 2

18:00. Getxo-Gernika KESB

20:00. Tabirako Baqué-Loiola Ind.

2. Jardunaldia  - Larunbata, maiatzak 3

18:00. Getxo-Loiola Indautxu

20:00. Gernika-Tabirako Baqué

3. Jardunaldia  - Igandea, maiatzak 4*

10:00. Tabirako Baqué-Getxo

12:00 Loiola Ind-Gernika KESB

*Maiatzaren 4ko ordutegiak, sailkapenaren arabera finkatuko dira.