MENU
asamblea

GOGORATU: Arratsalde honetan, Ohiko Batzar Orokorra

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko batzarkide guztiei gogoarazten dizuegu, asteazken honetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere urteko Ohiko Batzar Nagusia antolatuko duela, ondoren adierazten den tokian, egunean eta orduan egingo delarik.

Data: 2014ko maiatzak 14 (asteazkena)

Tokia: KIROL ETXEA Aretoan (beheko solairua) – Martín Barua Picaza kalea, 27- BILBO

Ordua: 19:15etan  lehenengo deialdian eta 19:30etan bigarren eta azken deialdian

GAI-ZERRENDA

1- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena

2- Presidentearen informea

3- 2013. urtearen Balantzeen eta Kontuen Emaitzen analisia eta onarpena.

4- 2014ko Aurrekontuaren analisia eta onarpena.

5- Galde-eskeak

Gai-zerrendaren 3. eta 4. puntuetan zuzenketarik egin nahi izanez gero, Asanblada egin baino 8 egun lehenago egin beharko da idatziz.

Norbaitek dokumentu hauek paperean izan nahi baditu, Federazioan izango ditu eskuragarri.