EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA: Quiron Leioa talde gipuzkoarren kontra | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
LEIOA PRIMERA NACIONAL FASE QUIRON CARTEL

EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA: Quiron Leioa talde gipuzkoarren kontra

Maiatzaren 3an eta 4an Leioako Kandelazubieta Kiroldegian kaliate handiko emakumezkoen saskibaloia ikusteko aukera izango dugu, Leioa SBT-ak, Euskal Saskibaloi Federazioaren eta Leioako Udalarekin batera, Emakumezkoen Lehenengo Mailako Fase Finala antolatzen baitute, Emakumezkoen Liga 2-ra igotzeko faserako txartel bat duen fasea, hain zuzen ere.

Emakumezkoen Lehenengo Mailan lehenengo aldiz jarri da formatu hau martxan. Liga erregularreko lehenengo sailkatua, Tabirako Baqué, zuzenean joango da LF2-ra igotzeko fasera. Bigarren sailkatutik bosgarrenera, durangarren atzean geratu diren lau taldeak, elkarren kontra jokatuko dute asteburu honetan Igoera Fase horretarako billeta lortzeko. Talde batek baino ez du saria lortuko. Larunbatea finalaurrekoak izango dira (18:00 eta 20:00), eta finala, aldiz, igandean (12:15).

Quiron Leioa da fase hau jokatuko duen talde bakarra, gainontzeko taldeak, talde gipuzkoarrak direlarik. Lehenengo finalaurrekoan (18:00), Leioa Donosti Basket Bera Bera taldearen aurka jokatuko du. Bigarrenean (20:00), Donostiako Atletico San Sebastian-Tecnum eta Azkoitia-Azpeitiko Zurt Taberna ISB elkarren aurka arituko dira. Berdintasuna nagusi izango da eta talde guztin artean garaipe bakarreko aldea egon baita.