MENU
clinic gordexola

Saskiratuz 2014 Gordexola ST Jardunaldiak

Enkarterrietako Gordexola ST klubak, AVEB elkartearekin batera, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean doako hitzaldi batzuk antolatu ditu, alor ezberdinetako adituekin, ohiko kliniketan lantzen ez diren gaiak landuz.

Zita, Gordexolako (Bizkaia) Rural Isasi Hotelean da, apirilaren 30ean arratsaldeko 18:00etatik 22:0etara, eta maiatzaren 1ean 10:00etatik 21.30etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik www.gordexolast.org webgunean izena eman beharko da. Nahi dutenentzat, maiatzaren 1ean hizlari guztiekin bazkari bat egingo da, 17€-ko balioa duena.

Hizlariak:

  • Javier Rodríguez - Planetacb.com webguneko erredaktore nagusia
  • Eire García y Santi Escribano - Tuenti Movil Estudianteseko Komunikazio Zuzendariak
  • José María Fuentes - Psikologian doktorea
  • Oihane Ciruelos - EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Ikerketa Masterra
  • Javier Sánchez - Lesioen Prebentzio eta Berregokitzapen Masterra
  • Jorge Franco - Real Madrid Fundazioko Harrobizko Kategorietako Koordinatzailea