MENU
german gabriel bilbao basket

Rafa Pueyo eta German Gabriel Barakaldoko Road Show-an

(ARGAZKIA: ACB PHOTO) Goiz honetan heldu da FIBA Road Show World Cup 2014ko kamioia Barakaldora, eta Herriko Plazan finkatu da, saskibalioaz gozateko ekintza ezberdin ugari ekarriko dituena.

Azken orduan, sekulako albistea jaso dugu; bihar goizean, apirilaren 2an (asteazkena), 12:30etan Bilbao Basketeko entrenatzailea den Rafa Pueyo eta bere jokalaria den German Gabriel pibot internazionala egongo dira Barakaldon.

BARAKALDOKO AGENDA  - Herriko Plaza 

APIRILAK 1, ASTEARTEA

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa

19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua

APIRILAK 2, ASTEAZKENA

10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

12:30-13:30:  Bisita sorpresa

13:30-14:30: FEB Klinika (Amaya Valdemoro)

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa

19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa