MENU
gernika ibilaldia

Gernika Bizkaiak Euskadiko selekzioari irabazi dio (61-59)

Euskal selekzioak ezin izan zuen atzo garaipena erdietsi Gernika Bizkaiaren aurka jokatutako partidan 61-59. Partida, 2014ko Ibilaldiaren aldeko ekitaldia izan zen.

Gernika Bizkaiak sendo ekin zion partidari, eta markagailuan eurentzat izan ziren lehen aldeak, lehen laurdena zazpi puntuz goitik iritsiz (20-13).

Halere, Iñigo Sainz de Trapagaren neskak esnatuz, eta euren jokoa erakusten hasi ziren, defentsako igoz, eta atsedenaldirako partida berdinduz (31-31).

Atsedenalditik bueltan, Euskadik kontrolatzen zuen partida, eta markagailua iraultzea lortu zuten, bederatzi puntuko aldeak izanaz. Mario Lopezenek ez zuten amore eman, eta aldeak murriztea lortu zuten laurdeneko azken minututetan (41-45).

Azken laurdenean, etxekoek izan zituzten lehen minutu onek, partidako azken minutuetara berdindurik heltzea ahalbideratu zuen. Azken minutu eroetan, Gernika Bizkaiak talde gisa erakutsitako sendotasunak abantaila eman zien, eta horrela animikoki konfiantza lortu dute igoerako faserako.

Partidako datuak

Gernika Bizkaia 61 (20+11+10+20): Miller (17), Peña (3), Diez (14), Monasterio (3), Valiente (7), M. Mugira (3), A. Mugira (2), Roundtree (9), García (3) y Lazaro (0).

Euskadi 59 (13+18+14+14): Aldalur (0), González (1), Aguirre (5), Asurmendi (13), Castaño (15), Olabarria (0), Agirregoikoa (4), Ramasco (2), Gastaminza (8), Murillo (2) y Aduriz (9).

(Iturria: Basketbasko)