TEKNIFIKAZIOA: Klubetako eta ikastetxeetako entrenatzailentzako hirugarren deialdia | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
tecnificación

TEKNIFIKAZIOA: Klubetako eta ikastetxeetako entrenatzailentzako hirugarren deialdia

Ostegun honetan, martxoaren 13an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren hitzaldi berri bat antolatuko da Bizkaiko Saskibaloi Federazioan, Bilbon dagoen Kirol Etxean. Txutxi Solar, bere taldearekin batera, hurrengo saioetan egingo den lanaren aurkezpena egingo du interesatuta dauden klub eta ikastetxe ezberdinetako gertalarientzat.

Hitzaldia arratsaldeko 20.30etatik 21:30etara izango da Federazioaren lokaletan, eta bertan egon ahal izateko, 94 439 57 22 telefonora deitu edo emailez secretaria2@bizkaiabasket.com helbide elektronikora baino ez duzu idatzi behar.