MENU
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao

Road Showa Bilboko etapa amaitu eta Barakaldora doa

(ARGAZKIAK: FEB) Asteburu honetan FIBA Road Show World Cup 2014ak Bizkaian egingo duen bere lehen geldiunea Bilbon egin du, non txikiek eta nagusiek parte hartu zuten. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuan 20 ordu baino gehiagotan zehar saskibaloiaz gozateko aukera izan genuen, ehunka saskibaloi zale inguratu zirelarik antolatu ziren programatutako ekintza ezberdinetara.

Larunbatean Road Showa neurketa ofizialekin hasi zen, eta horren ondoren, Elisa Aguilarrek klinik bat eman zuen. Arratsaldean, etxeko txiki nahiz nagusientzako torneo bat antolatu zen, baita ginkana eta hiruko jaurtiketen txapelketa bat ere.

Saskibaloiaren jaiak hurrengo egunean, igandean, jarraitu zuen, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programako saio batekin, Bizkaia GDKOko jokalariaren bisitarekin eta Isa Sanchezen klinik batekin, non Zornotza ST eta Eskolapioseko jokalariek parte hartu zuten. Arratsaldean, txapelketa gehiago antolatu ziren, bisita gehiago eta sarien banaketa.

FIBA Road Show World Cup 2014ko kamioia eta ekintza guztiak Barakaldora mugituko dira orain. Apirilaren 1ean eta 2an Barakaldoko Herriko Plazan.

BARAKALDOKO AGENDA  - Herriko Plaza 

APIRILAK 1, ASTEARTEA

12:00-13:30: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

13:00-14:30: FEB Klinika

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa

19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua

APIRILAK 2, ASTEAZKENA

10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

12:30-13:30:  Bisita sorpresa

13:30-14:30: FEB Klinika (Amaya Valdemoro)

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa

19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa