Prezio bereziak Gabriel Aresti euskaltegian | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
grabriel-aresti

Prezio bereziak Gabriel Aresti euskaltegian

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Zenbat Gara kultura elkarteak orain dela gutxi sinatu zuten hitzarmenari esker, Gabriel Aresti euskaltegiak Bizkaiko saskibaloian diharduten jokalari, entrenatzaile eta epaileentzat prezio bereziak eskainiko ditu .

Saskibaloian elkarrekin euskararen erabileraren alde lan egiteko hitzarmena sinatu berri dugu. Alde biek euskararen sustapenean, lankidetzan, lan egiteko konpromisoa hartu genuen. Euskaraz ikasi edo gehiago sakondu nahi? EGA titulua ateratzeko asmoa duzu eta ez dakizu non? Gabriel Aresti euskaltegiak ikastaro ugari eskaintzen ditu.

Jakin behar duzue, jokalari, entrenatzaile eta epaile federatu guztiek %5-eko beherapena izango dutela Gabriel Aresti euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaro guztietan. Horrez gain, Eskola Kirolean dihardutenek ere beherapena jasoko dute, jokalariek zein entrenatzaileek. Bertan matrikulazioa egitean, zuen fitxa baino ez duzue aurkeztu behar, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren fitxa dela adieraziz. Hurrengo asteetan, ekintza gehiagoren berri emango dizuegu.

Informazio gehiago behar izanez gero, prensa3@bizkaiabasket.com helbide elektronikora idatzi, edo zuzenean Gabriel Aresti euskaltegian 94 423 75 91 telefonoan edo www.gabrielaresti.com webgunean.